¿Sobre qué trata “Nuevas Institucionalidades”?

Pedro A. Moreno egilearen argazkia, “Nuevas Institucionalidades, la apuesta organizativa del ecologismo integral” liburuarekin.

Foto del autor Pedro A. Moreno con su libro “Nuevas Institucionalidades, la apuesta organizativa del ecologismo integral“.

MÁS ABAJO EN CASTELLANO

EUSK:

ZERI BURUZKOA DA “NUEVAS INSTITUCIONALIDADES”?

Saiakera honen helburua Iberian bizi diren gizarteentzako beste bizi-esparru bat planteatzea da, gaur egun gizarte guztiei eragiten dieten gaiak kritikatzen dituzten paradigma zibilizatzaile berriak eraikitzeko dagoen beharra salatuz. Hona hemen horietako batzuk: gizarte modernoetan gertatzen den politika profesionala, bertikaltasuna edo autoritarismoa, ahaztu gabe gure ekosistemak pauperizatu eta suntsitzen dituen ondasun edo zerbitzuen ekoizpen jasanezin batera daraman kontsumo-eredua. Elementu horiek Iberiar Penintsulan bizi diren herrientzat bizimodu ona sortzeko kaltegarriak dira; izan ere, askotan Pirinioak gainditu eta lurralde-mugape horretatik haratago hedatzen dira.

Lan berri hau Ekologismo integrala, identitateak, justizia soziala eta desazkundea liburuaren bigarren zati zabaldua dela esan dezakegu. Proposamen berri honek, langile kooperatibismo konfederatu baten eskutik, herri-klaseei gertuagoko eta errotik demokratikoagoak diren beste erakundetze batzuk eskaini nahi dizkie. Konfederazio Sindikal berria edo Sare Sindikal berria gu autogobernatzeko esparru soziopolitiko berria bihurtuko litzateke, eta aldi berean eta Herri Batzorde Sindikalen egituran parte hartuko duten kontsumo eta ekoizpen kooperatibei esker, autonomia bat lortu arlo ekonomikoan eta zerbitzuen arloan, ezinbesteko alderdiak baitira.

Ekologismo Integralaren antolamendu-alternatiba da ezker soziologikoari geratzen zaion aukera bakarra planetaren behin betiko kolapsoa saihesteko, eta aldi berean, langile-klasearentzat eta herrientzat proiektu bat sortzen du, non justizia soziala, lan-esplotaziorik eza eta baliabide naturalen bidezko banaketa aurkezten diren, eta ez ezinezkoa dena lortzeko “sirena-kantu” gisa. Hori guztia eskuratzeko, ezinbestekoa izango da ekonomia arloan teoria dekrezentista aintzat hartzea; izan ere, Iparraldean desazkunderik gabe eta gure bizi-jarraibideak (elikadura, turismoa edo kontsumoa eremu guztietan) aldatu gabe, ezinezkoa izango da nahitaezko migrazioak, eskuin muturraren gorakada edo kolapso sozioekologikoa saihestea.

Nire aurreko liburuan gertatu zen bezala, proiektu berri honek gertu sentitzen ditudan bi lekuen eragina du, eta haiekin identifikatzen naiz. Alde batetik, nire sorterria eta sozializazioa dago -Gaztela-, eta beste alde batetik nire harrera-lurraldea dago, eta gaur egun bizi naizen lekua, Nafarroa. Horregatik, bi lurraldeak aipatuko ditut maila geografikoan antolamendu-proposamena garatzeko orduan. Lurralde-mugaketa honen helburua Euskal Herriko eta Gaztelako herriei proposamen zehatz bat aurkeztea da. Honako hau eskualdetik eta udalerritik abiatzen den proiektu hegemonikoaren ordezko proiektua da, estatu-nazioaren eta autonomia-erkidegoen logikari aurre egin nahi diona; maila politikoan ere behera egingo duena, hurbiltasuneko eta herrien zerbitzurako politika eraiki ahal izateko.

Liburu hau hainbat bloketan banatuta dago, eta honako gai hauek jorratzen ditu: eredu kurdua Mendebaldean aplikatzea, Covid-19aren krisia, gai nazionala eta euskal gatazka, bizitzaren garestitasuna, manipulazio mediatikoa, kultura eta lurraldetasuna edo egungo sistema-mundutik urrunduko gaituzten eta ekologia sozialera, demokrazia komunalera edo feminismora hurbilduko gaituzten gizarte-eredu berrien sorrera.

Azkenik, hemen azaltzen dena –nahiz eta Gaztela eta Euskal Herrira bideratuta egon – proposamen multzo bat besterik ez da, zalantzarik gabe Mendebaldeko gainerako herrietara eraman daitekeena.

Non lortu liburua?

http://npqeditores.com/producto/nuevas-institucionalidades/

Liburu denda gehiagotan eskuragarri:

https://www.todostuslibros.com/busquedas?keyword=Nuevas+institucionalidades+Moreno+Ramiro%2C+Pedro+A.+Npq+Editores+9788419440006

CAST:

Este ensayo tiene como objetivo plantear otro marco de vida para las sociedades humanas que viven en Iberia, denunciando la necesidad que existe de caminar hacia la construcción de nuevos paradigmas civilizatorios que critiquen cuestiones que actualmente son inherentes a todas las sociedades humanas. Algunas de ellas serían: la política profesional, la verticalidad o el autoritarismo que se da en las sociedades modernas, sin olvidar el modelo de consumo que lleva a una producción de bienes o servicios insostenible que pauperiza y destruye nuestros ecosistemas. Todos estos elementos son contraproducentes para generar una “buena vida” para los pueblos que viven en la Península ibérica, los cuales en muchas ocasiones traspasan los Pirineos y se extienden más allá de esta demarcación territorial.

Podemos enmarcar este nuevo trabajo como la segunda parte ampliada del libro Ecologismo Integral, identidades, justicia social y decrecimiento. Esta nueva propuesta pretende, de la mano de un cooperativismo obrero confederado, ofrecer a las clases populares otras “institucionalidades” más cercanas y radicalmente democráticas donde la nueva Confederación Sindical o Red Sindical se convertiría en ese nuevo marco sociopolítico donde autogobernarnos. Consiguiendo a la vez y gracias a las cooperativas de consumo y producción que participarán en la estructura de las diferentes Juntas Sindicales Muncipales, una autonomía en materia económica y de servicios, aspectos indispensables para independizarnos como clase.

La alternativa organizativa del Ecologismo Integral se sitúa como una de las pocas opciones que le quedan a la izquierda sociológica para esquivar su domesticación o no colapsar definitivamente el planeta, creando, al mismo tiempo, un proyecto para la clase trabajadora y los pueblos donde la justicia social, la NO explotación laboral y la repartición justa de los recursos naturales se presenten como un hecho en sí mismo, que no como un “canto de sirena” a lo imposible e inalcanzable. Para conseguir todo esto será fundamental acoger en materia económica la teoría decrecentista y es que, sin un decrecimiento en el Norte y un cambio en nuestras pautas de vida (alimentación, turismo o consumo en todas sus esferas), será imposible evitar las migraciones forzosas, el auge de la extrema derecha o el colapso socioecológico.

Como ya sucedió en mi anterior libro, este nuevo proyecto está influenciado por los dos sitios que siento como cercanos y con los que me identifico. Por un lado, está mi tierra de nacimiento y socialización primaria -Castilla- y, por otro lado, está mi tierra de acogida y donde vivo actualmente, Nafarroa. Por ello, haré mención a los dos territorios a la hora de desarrollar la propuesta organizativa a nivel geográfico. Este acotamiento territorial tiene como objetivo presentar una propuesta concreta a los pueblos de Euskal Herria y Castilla. Un proyecto alternativo al hegemónico que parte de la comarca y el municipio frente a la lógica imperante del Estado-nación y las Comunidades Autónomas; decrecer también a nivel político para poder edificar una política de cercanía y al servicio de los pueblos.

Este libro está dividido en diferentes bloques que abordan cuestiones que van desde la aplicación del modelo kurdo en Occidente, la crisis del Covid-19, la cuestión nacional y el conflicto vasco, la carestía de la vida, la manipulación mediática, la cultura y la territorialidad o la fundación de nuevos modelos sociales que nos alejen del sistema-mundo actual y nos acerquen a la ecología social, la democracia comunal o el feminismo.

En último lugar, lo que aquí se expone -pese a estar enfocado en Castilla y Euskal Herria- no deja de ser un conjunto de propuestas que se pueden trasladar, sin ningún género de dudas, al resto de pueblos de Occidente.

¿Dónde conseguir el libro?

http://npqeditores.com/producto/nuevas-institucionalidades/

Disponible en más librerías:

https://www.todostuslibros.com/libros/nuevas-institucionalidades_978-84-19440-00-6

Leave a comment

Filed under Uncategorized

Comments are closed.